Egiptoko Tarteko Bigarren Aroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko Tarteko Bigarren Aroa, K.a. 1800 ingurutik K.a. 1550 arte iraun zuena, Egiptoren historian Egiptoko Inperio Ertaina eta Egiptoko Inperio Berriaren artean egon zen. Tarteko Bigarren Aro honetan Egiptoko XIII. dinastia, Egiptoko XIV. dinastia, Egiptoko XV. dinastia, Egiptoko XVI. dinastia eta Egiptoko XVII. dinastiaren zati bat egon ziren, partzialki garaikideak izan zirenak. Garai honetan boterea ez zen soilik faraoi bakar baten esku egon, eta Egipton hiksoak agertu zirelako bereizten da, hauen erregeak XV eta XVI. dinastien zati izan zirelarik.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Egiptoko XII. dinastia K.a. 1800 inguruan amaitu zen, eta jarraian Egiptoko XIII. dinastia etorri zen, askoz gobernari ahulagoak izan zituena. Menfisetik eta El Lishtetik gertu dagoen Ity Tauytik gobernatuz, Niloren deltaren hegoaldean, XIII. dinastia ez zen Egiptoren lurralde handia gobernatzeko gai izan, eta deltaren mendebaldeko zatian dauden aintziretan dagoen Xois eskualdeko gobernariak autoritate zentraletik independizatu egin ziren Egiptoko XIV. dinastia sortzeko. Boterearen zatiketa bizkortu egin zen Neferhotep I.aren erregealdiaren ondoren, XIII. dinastiakoa zena.