Niloren delta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Niloren delta[1] Mediterraneoan itsasoratzean Nilo ibaiaren metaketa alubialek eratutako lurraldea da.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Niloren delta | |
---|---|
Mota | Ibai delta |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°54′N 31°07′E |
Itxi
Egipto iparraldean dago eta munduko delta handienetako bat da. Gutxi gora-behera, Alexandriatik (mendebaldean) Port Saidera (ekialdean) hedatzen da, 230 kilometroko kostaldearekin. Hegoaldean Kairoraino iristen da (itsasaldetik 150 kmra). Delta (Δ) hizki grekoaren forma du eta hortik datorkio antzinako greziarrek eman zioten izena. Lurralde emankorra da, oso egokia nekazaritzarako, eta biztanle dentsitate handikoa.
Antzinako Egipton, lurralde hauei Behe Egipto deitzen zitzaien.