Egiptoko II. dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko II. dinastiak, K.a. 2850etik K.a. 2700 ingururarte irauten du, eta, Egiptoko I. dinastiarekin batera, Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarraren zati da.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Ez da nabaritzen hauste argirik lehen eta bigarren dinastien artean. Zantzuren batzuk, Bi Lurren artean, Goi eta Behe Egiptoren artean lortutako baketzea suposarazten dute, dinastia honetako lehen erregea izan zen Hetepsekhemuyren izenak dioen bezala, "bi botereak bakean daude" esan nahi duena.
Dinastia honek, botere absolutuaren sendotze bat adierazten du, antolaketa zentralizatu batean eta idazkeraren erabilera intentsiboago batean oinarritua (burokrazioaren gehiketa). Menfis bihurtzen da iparraldeko erresumaren hiriburu Uneg eta Seneden erregealdietan.
Tinis eta Menfisen arteko areriotasun krisialdi baten zantzuak daude, Sekhemib edo Peribsen izeneko faraoiaren hilarrian isladatua dagoena, non "Sethen izena"k, Horusen izena ordezkatzen duen. II. dinastiako erregeek, nubiarren aurka borrokatu behar dute, baita herrialdearen iparraldea baketu ere, soilik Kasekhemuy faraoiak lortuko duena, dinastia honen amaieran.
Bigarren dinastiak, antzinako aroa edo Tinistarrari amaiera ematen dio (lehen bi dinastietako faraoiak zetozen herriagatik, Tinisgatik hala deitua, egiptoeraz This deitzen zena eta Abidosetik gertu zegoena).