Egiptoko XII. dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko XII. dinastiak, K.a. 1980tik K.a. 1790 arte irauten du, eta Egiptoko XI. dinastiaren azken zatiarekin batera, Egiptoko Inperio Ertainaren zati da Antzinako Egiptoren historian.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Egiptologoek, dinastia hau, Egiptoko Inperio Ertainaren garairik oparoena bezala jotzen dute. Bere gobernarien izenak eta oinordekotza, zenbait dokumentutan daude. Errege Zerrendak, Abidoseko bi tenplutan eta Saqqarako baten erregistratu ziren, baita Manetonen epitomeetako testuetan ere. XII. dinastiaren kronologia, Egiptoko Inperio Berriaren aurreko edozein garairen hobekien ezarrienetako bat da. Sesostris III.aren erregealdian Sothiar zikloari buruz erregistratutako data batek, dinastia honetan gertatutako zenbait jazoera ados jartzen ditu.
Manetonek, Tebasen ezarri zirela dio, baina, garaiko erregistroetatik abiatuta, lehen faraoiak, hiriburua, Amenemhat-iti-taui (Amenemhat, Bi Lurren Jauna) edo soilik Ititauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da. Ititauiren kokapen zehatza ez da ezagutzen, baina El Fayum herritik gertu egon daitekeela uste da, segur aski, errege nekropolia den El Lishtetik gertu.