Zapaburu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zapaburu, txalburu, apaburu, bilinbolo edo zahalburu anfibio anuroen larba da[1], batez ere igel edo aporena. Gehienetan urtarrak badira ere, badaude lehortarrak ere[2].
Behin helduak direnak metamorfizatzen dira, hasieran hankak sortuz eta gero apoptosiren bitartez isatsa galduz. Normalean omniboroak dira, hasieran detrituak eta gero zapaburu txikiak jaten.
Zapaburuen fosil zaharrenak Goi Miozenokoak dira[3].