Anura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anura (grezieratik, a-, ez, eta ourá, isatsa) anfibio klado bat da, gehienetan igel eta apo deitutakoak. Ez dute isatsik, gorputza labur eta zabala dute eta atzeko hankak jauzi egiteko prestaturik daude. Anfibioen arteko talderik handiena da: uste denez, 5.000 bat espezie dira, 48 familiatan banatuak. Bizirik irauteko, ura behar dute eta horregatik ez dira bertatik asko urruntzen, orokorrean. Txikienak 2 mm inguru luze dira (Eleutherodactylus) eta handienak, Goliat igela, 30 cm arte.