Apo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Apoa (Bufo) anuruen ordenako genero bat da. Hainbat espezie hartzen du bere barnean(Bufo bufo, apo arrunta; Bufo calamita).
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Apo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Anura |
Familia | Bufonidae |
Generoa | Bufo Laurenti, 1768
|
Itxi
- Artikulu hau anuroen ordenako animaliari buruzkoa da; ungulatuen oinaren adarkizko azala gaitzat duena beste hau da: «Apatx»
Ornodun anfibioa da, igelaren antzekoa, baina gorputz lodiagoa eta azala garatxoz betea duena. Apoak, heldua denean, ez du isatsik, txikia izaten da, eta gorputzaren atzealdea aurrealdea baino zabalagoa izaten du. Aurreko hankak lau behatz ditu, eta atzekoak bost. Atzekoak, azazkal gabeak, mintz batez baturik daude, igeri egiteko. Azalean dituen guruinek era askotako pozoiak sortzen dituzte. Emeak erruten dituen arrautzen ernalkuntza gorputzez kanpoan egiten da. Gehienetan gauez ibiltzen dira habiatik kanpora; jauzkariak dira; lehorrean bizi dira, eta animalia biziak janez elikatzen dira.