Henrike Knörr
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike Knörr Borràs (Tarragona, Katalunia, 1947ko martxoaren 2a - Gasteiz, Araba, 2008ko apirilaren 30a) euskal hizkuntzalaria eta idazlea izan zen, Gorka Knörr abeslari eta politikariaren anaia.
Datu azkarrak Euskaltzain osoa, Bizitza ...
Henrike Knörr | |||
---|---|---|---|
1977ko otsailaren 26a - 2008ko apirilaren 30a ← Antonio Arrue - Patxi Uribarren → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Henrike Knörr Borràs | ||
Jaiotza | Tarragona, 1947ko martxoaren 2a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza | ||
Hizkuntzak | katalana euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta hizkuntzalaria | ||
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia | ||
Itxi
Gasteizko Ramiro de Maeztu institutuan, gaur egun Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua[1], frantses irakasle ibili zen.[2]
EHUko katedraduna eta euskaltzain oso izan zen 1977tik hil arte, Euskaltzaindiko Iker saileko buru izanik 2004tik aitzina. Onomastikan eta toponimian bereziki aditua zen, Onomasticon Vasconiae izeneko bilduman hainbat argitalpen bildu baitzituen.[3] Euskaltzaindian idazkari eta buruorde ere aritu zen.