Onomastika
antroponimiari, toponimiari edo bionimiari buruzko izenen ikasketa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Onomastika izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da. Honako hiru atal hauetan banatzen da:
- antroponimia, pertsona izenak aztertzen dituena;
- toponimia, leku izenak aztertzen dituena;
- bionimia, izaki bizidunen izenak aztertzen dituena.
Toponimia, gainera, beste zientzia batzuetan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.
2016an Onomastika Elkartea eratu zen Euskal Herrian, Ricardo Zierbide, Ander Ros, Josemari Sestorain eta besteren ekimenaz.