Gottfried Wilhelm Leibniz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
Gottfried Wilhelm Leibniz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1713 -
1678 -
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Leipzig, 1646ko uztailaren 1a | ||||||
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria | ||||||
Lehen hizkuntza | alemana | ||||||
Heriotza | Hannover, 1716ko azaroaren 14a (70 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Neustädter Hof- und Stadtkirche St. Johannis (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Friedrich Leibniz | ||||||
Ama | Catharina Schmuck | ||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) Alte Nikolaischule (Leipzig) (en) (1653 - 1661) Leipzigeko Unibertsitatea (1661 - 1666) : filosofia, zuzenbide Jenako Unibertsitatea (1663 - 1663) University of Altdorf (en) (1666 - 1667) | ||||||
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Arte-masterra Bachelor of Laws (en) habilitation (en) Zuzenbiden Doktorea Doktoretza | ||||||
Tesia | De Arte Combinatoria (en) | ||||||
Tesi zuzendaria | Jakob Thomasius (en) Erhard Weigel (en) Bartholomäus Leonhard Schwendendörffer (en) Christiaan Huygens | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Nicolas Malebranche Christian Wolff Jakob Bernoulli | ||||||
Hizkuntzak | latina alemana frantsesa italiera ingelesa nederlandera hebreera | ||||||
Irakaslea(k) | Jakob Thomasius (en) Bartholomäus Leonhard Schwendendörffer (en) Erhard Weigel (en) | ||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | matematikaria, legelaria, fisikaria, filosofoa, diplomazialaria, historialaria, liburuzaina, musikologoa, itzultzailea, musikaren teorikoa, idazlea, diplomatician (en) , poeta, ingeniaria, zoologoa, artxibozaina, biologoa, geologoa, policy advisor (en) , philosopher of law (en) eta logikaria | ||||||
Lantokia(k) | Leipzig Hannover Altdorf bei Nürnberg Berlin Viena Wolfenbüttel Erroma Paris eta Londres | ||||||
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Platon, Blaise Pascal, Giordano Bruno, Tomas Akinokoa, Thomas Hobbes, Aristoteles, Christiaan Huygens, Maimonides, Konfuzio, Francisco Suárez, Nikolas Kusakoa, Nicolas Malebranche, Jakob Bernoulli, Baruch Spinoza, René Descartes, Agustin Hiponakoa, Jakob Thomasius (en) , Anselmo Canterburykoa, Nicolás Steno, Erhard Weigel (en) , Comenius, Plotino, Ramon Llull, Hipatia Alexandriakoa, Pierre Gassendi, Giovanni Pico della Mirandola, Joan Duns Eskoto, Jacques Bénigne Bossuet eta Ibn Tufail | ||||||
Kidetza | Zientzien Pontifize-Akademia Prusiako Zientzien Akademia Royal Society Frantziako Zientzien Akademia | ||||||
Mugimendua | arrazionalismoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||
XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, azken jenio unibertsal gisa ezaguna. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan, ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen.
Filosofiaren historian zein matematikarenean figura esanguratsua da. Newtonen lanarekiko paralelo, kalkulu infinitesimala garatu zuen, notazio eta guzti, ordutik erabiltzen dena. Sistema bitarra ere asmatu zuen, egungo ordenagailuen oinarri birtuala dena.
René Descartes, Baruch Spinoza eta Leibniz izan ziren XVII. mendeko hiru arrazionalista handiak. Haien filosofia tradizio eskolastikoari loturik dago, eta logika modernoaren eta filosofia analitikoaren aurrekariak dira. Bestalde, Leibnizek teknologian ekarpenak egin zituen, bai eta biologian, medikuntzan, geologian, probabilitate teorian, ingenieritzan eta konputazio zientzietan ere. Autoreak gai hauen zerrenda luzeari egindako ekarpenak egunerokoetan eta hamarnaka mila gutun eta argitaratu gabeko eskuizkribuetan jasotzen dira. Momentu honetara arte, ez da bere idazkien argitalpen osaturik egin, eta beraz, oraindik ezin da bere lorpenen zenbaketa osorik egin.