Ramon Llull
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ramon Llull (Palma, Balear Uharteak, 1232 aldean - Mediterraneo itsasoa —itsasontziz Tunisiatik Palma Mallorcakora zihoala—, 1315/1316) idazlea, filosofoa eta frantziskotar teologoa izan zen. Haren lanak berebiziko garrantzia izan zuen katalana finkatzeko, eta bere obra mistikoak eragin handia izan zuen Europa osoan.
- Artikulu hau Ramon Llull idazle eta filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramon Llull saria».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Ramon Llull | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, c. 1232 |
Herrialdea | Mallorcako Erresuma |
Bizilekua | Palma Mallorcakoa |
Heriotza | Mediterraneoa, 1315/1316 (83/84 urte) |
Hobiratze lekua | Sant Francesc (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montpellierreko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Old Catalan (en) Medieval Latin (en) antzinako okzitaniera arabiera |
Irakaslea(k) | Arnau de Vilanova |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, teologoa, misiolaria, astrologoa, poeta eta klerikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza eleberria autobiografia dialogue (en) tratatua atsotitza compendium (en) |
Santutegia | |
Azaroaren 27 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) |
Itxi
Katalanezko lehen idazle handia izan zen, 400 lan baino gehiagoren egile. Horien artean, aipagarri dira Llibre de meravelles (1288-1289), L’Arbre de Ciència (1296-1297) eta L’Art breu (1308) liburuak eta Desconhort (1295) eta Cant de Ramon (1300) olerkiak. Arabieraz eta latinez ere idatzi zuen. Azken urteak saio filosofikoak idazten eman zituen.
Gaur egun, Ramon Llull Unibertsitateak bere omenezko izena darama.