Tomas Akinokoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tomas Akinokoa[1][2] (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a) filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
Errealitate birtuala gure mundu fisikoa baino errealagoa bilakatzen ari da? Mundu digitala berezko errealitate berri bat al da?
Tomas Akinokoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Roccasecca, 1225 (egutegi gregorianoa) | ||
Bizilekua | Aquino | ||
Heriotza | Fossanova abadia, 1274ko martxoaren 7a (48/49 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of the Jacobins (en) | ||
Familia | |||
Aita | Landulphe d'Aquino | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Napoli Federiko II.a Unibertsitatea (1239 - 1245) Parisko Unibertsitatea (1245 - 1248) | ||
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) Medieval Italian (en) latina | ||
Irakaslea(k) | Alberto Handia | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, katedraduna, apaiz katoliko latindarra, filosofoa, idazlea, Catholic theologian (en) eta fraidea | ||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Influentziak | Severino Boezio, Maimonides, Zizeron, Al-Kindi, Joan Eskoto Erigena, Averroes, Anselmo Canterburykoa, Alberto Handia, Avizena, Agustin Hiponakoa, Platon, Aristoteles, Paulo Tartsokoa, Al-Ghazali eta Gregorio I.a | ||
Mugimendua | Tomismoa just war theory (en) Eskolastika | ||
Santutegia | |||
Urtarrilaren 28, Martxoaren 7 eta katolizismo | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | domingotar | ||
Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da. San Tomas, lehenik eta behin, Jainkoa bazela erakusten eta haren izatea frogatzen saiatu zen; hala, dogmak (Hirutasuna, munduaren sorrera eta Eukaristia, besteak beste) arrazoiaren bidez interpretatzen ahalegindu zen.[3]