Txikipedia:Europako geografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako geografiari dagokionez, Europa munduko kontinenteetako bat dela esaten da askotan; berez, ordea, ez da kontinente bat, geografiaren ikuspuntutik, Eurasia izeneko superkontinente edo lur-eremu handiko zati bat baizik, edo azpikontinente bat, bestela esanda. Eurasia kontinenteak, Europa eta Asia elkartzen ditu eta beraien mugak ondo-ondoan daude.
Arrazoi historikoengatik bereizi izan dira Europa eta Asia eta esan Europa kontinente bat dela; izan ere, bereizketa hori oso zaharra da, K.a. VI. mendekoa gutxienez. Garai hartan, lehen geografo greziarrek, Anaximandrok eta Miletoko Hekateok bereziki, hiru zati edo kontinentetan banatu zuten ordura arte ezagutzen zuten mundua: Europa, Asia eta Afrika.
Hori kontuan izanda, Europa eta Asia arteko "mugatzat" hartzen dira Ural mendikatea, Ural ibaia eta Kaspiar itsasoa batetik eta Kaukaso mendiak bestetik.