Txikipedia:Eurasia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eurasia edo Euroasia Europa eta Asia elkarrekin hartzen dituen eremu geografikoari deitzen zaio; izan ere, bi kontinente historiko horiek elkarri itsatsita daude; edo, bestela esanda, arrazoi kultural eta historikoengatik bakarrik bereizten ditugu, ez arrazoi geografikoengatik.
π¨βπ¨βπ¦βπ¦ Biztanleak 5.348.554.000 |
π Azalera 54.759.000 kmΒ² |
π Altuera |
π· Argazkiak ikusi |
πΊοΈ |
Eurasia kontinentetzat hartuta, munduko handiena litzateke, bere azalera 52,9 milioi kmΒ² ingurukoa baita; hau da, mundu osoaren % 10,6 eta planetako lur-eremuaren % 36,2. Hori dela eta, batzuetan, Eurasia superkontinente bat dela esaten da.
Geologiaren ikuspegitik begiratuta, Eurasiako plaka tektonikoak Europa eta Asiako zatirik handiena hartzen ditu, baina Indiako azpikontinentea, Arabia azpikontinentea eta Cherskyko ekialdea gabe, Siberiako ekialdean.
Zenbait adituren iritziz, ez litzateke Europa Asiatik bereizi behar, kontinenteak itsasoz banatuta daudelako; baina orduan, zuzenagoa litzateke Eurafrasiaz hitz egitea, Afrika ere kontuan hartuz, Afrika eta Asia ez daudelako itsaso batez banatuta.