Txikipedia:Ekosistema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekosistema naturaren zati txiki bat da, bertan bizi diren izaki bizidunek, haien ingurune fisikoak, eta izaki bizidunek elkarren artean eta ingurunearekin dituzten elkarreraginek osatzen dutena.
Ekosistema bateko bizidunak (animaliak, landareak, onddoak eta mikrobioak) sistema horretako beste bizidun eta inguruneko material bizigabeekin (ura, arrokak, zorua eta argia, adibidez) harremanetan daude: bizidunek sistema bereko beste bizidunen eta bizigabeen beharra dute elikatzeko, ugaltzeko edo babesteko, eta bizi diren habitatak ezartzen dizkien baldintzen arabera egokitu behar dute bizirik irauteko.
Aintzira bat, belardi bat, ozeano bat edo baso bat dira ekosistemen adibide. Beraz, ekosistema asko daude, handiak eta txikiak. Ekosistema bat izan daiteke Saharako basamortua, adibidez (oso handia), baina baita ere gure herriko urmael txiki bat ere. Azken honetan bizidunak daude (arrainak, algak, zapaburuak, intsektuak, mikrobioak...) eta beren ingurune fisikoa ere (ura).
Aintzira bat, belardi bat, ozeano bat edo baso bat dira ekosistemen adibide. Ekosistema bakoitzak bizitza mota desberdin asko izan ohi ditu; belardi bat, adibidez, belarra baino zerbait gehiago duen ekosistema bat da: beste landare, ugaztun, intsektu, lurrezko zizare eta bizidun asko bizi dira bertan.