Txikipedia:Sahara
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sahara Afrika iparraldean dagoen basamortua da; munduko basamorturik handiena da. Afrikako iparraldearen zatirik handiena hartzen du, eta Txina edo Ameriketako Estatu Batuak bezain handia da ia. Sahara izenak basamortua esan nahi du arabieraz.
Ekialdetik mendebaldera begiratuta, Itsaso Gorritik Ozeano Atlantikoraino iristen da. Haren hegoaldean, Sahel deritzana dago, nagusiki sabana erdi-lehorra den eskualdea, klima bero eta euri urrikoa.
Saharako basamortua hainbat herrialderen artean banatuta dago: Maroko, Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra, Aljeria, Tunisia, Mauritania, Libia, Egipto, Niger eta Txad; nolanahi ere, haren mugak aldakorrak dira, basamortua zabaldu eta estutu egiten baita.
Sahara zeharkatzen duen ibai bakarra Nilo da. Lurpean bada urik, eta lurrazalera ateratzen den lekuetan oasiak daude.