Tifus exantematiko
Rickettsia prowazekii bakterioak eragindako tifus-mota, zorriak transmititutakoa. Sintoma nagusiak: hotzikarak, sukarra, pultsu altua, estuporea, petekia txikiak eta delirioa. Pronostiko larria du eta hilkortasun handikoa izan da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tifus exantematiko epidemikoa eritasun kutsakorra da, lurralde askotan endemikoa, zorriek eroaten duten Rickettsia prowazeckii mikroorganismoak eragina. Sukarra, sorgortasuna, hotzikarak eta orban gorri ugari (exantemak) agertzen dira, eta, askotan, eldarnioak, neurologia gaitz larriak, arnasketa galarazteraino ere irits daitezkeenak, eta kolapsoa –eta, horren ondorioz, heriotza– eragin ditzake. Sendagaitzat antibiotikoak erabiltzen dira (kloromizetina, terramizina, aureomizina, etab.).
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifus exantematiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Tifusa, rickettsiosia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Rickettsia prowazekii |
Sintoma(k) | sukarra, hotzikara, buruko mina, artralgia, hiperestesia, insomnioa, Euforia, Eldarnioa, hood symptom (en) , konjuntibitisa, Chiari symptom (en) , petekia, macula (en) , Tronbosia, zorabioa, deliriuma, meningism signs (en) , Mania, Korsakoven psikosia, amimia (en) , disartria, Disfagia, nistagmoa, dardara, bihotzeko arritmia, pressure ulcer (en) , gortasuna Godelier's symptom (en) |
Patogenoaren transmisioa | vector-borne transmission (en) insect borne transmission (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, ziztada lunbar, Immunofluoreszentzia ELISA |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | doxiziklina eta Kloranfenikol |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | A75.0 |
GNS-9 | 080, 081, 082 eta 083 |
OMIM | 104300 |
DiseasesDB | 29240 |
MedlinePlus | 001363 |
eMedicine | 001363 |
MeSH | D014438 |
Disease Ontology ID | DOID:0050480 |
Konbentzio Gerran ibilitako gudataldeek orduko dokumentuetan “sukar ustelak” (“fiebres pútridas”) edo “sukar gaiztoak” (“fiebres malignas”) deituriko tifus honen epidemia bat jasan zuten, %5eko hilkortasuna eduki izan zuena. Biztanleria zibilak ere “sukar ustel edo gaizto” hauek pairatu zituen, eta militarrek baino modu larriagoan, gainera. Epidemiak sortutako hilkortasuna Gipuzkoako biztanlerian argi islatzen da, 1787. urtean 114.304 biztanle izatetik 1799ko zentsuan 104.479 izatera pasatu zen. 10.000 biztanleko jaitsiera honek populazioaren %11 suposatu zuen.[1]