Sertorioren gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sertorioren gerra K.a. 83an hasi zen Hispanian. Gaio Mario jeneralaren eta Hispania Ziteriorreko gobernadore Kinto Sertorioren armadak erromatar armada eraso zuen[1].
Sertorioren gerra | |||
---|---|---|---|
Data | K.a. 81 -K.a. 72 | ||
Lekua | Hispania | ||
Emaitza | Optimatesen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Sertorio Popularesen aldekoa zen eta hispaniarren bizitza hobetu zuten erreformei esker, ospea lortu eta Silaren diktadura borrokatu zuen Hispaniatik. Optimatesek errepublikatik bota zuten Sertorio eta haren matxinada amaitzeko, gudarosteak bidali zituzten Iberiar penintsulara.
K.a. 80an, Sertoriok lusitaniarrei lagundu zien Erroma erasotzen eta Silak Hispania Ulteriorreko gobernadore Quinto Zezilio Metelori bi legio bidali zizkion, matxinadari aurre egiteko. Hasieran, Metelok garaipenak lortu arren, Sertoriok zeltiberiar eta lusitaniar gerrilla-taktikak erabiltzeari ekin eta ia penintsula osoa bereganatzea lortu zuen eta hiriburua Oscan, egungo Huescan, ezarri. Artean, Erromak Ponpeio bidali zuen Hispaniara: horrek gerra latza hasi zuen, Sertorio K.a. 72an hila izan zen arte.