Lusitania
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lusitania[1] Hispaniako mendebaldeko lurraldea izan zen erromatarren kolonizazioaren garaian, egungo Espainiako Extremadura eta Portugaleko Duero ibaiaren hegoaldeko lurrak, Tajo ibairaino, hartzen zituena.
Lusitania | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Eskualde historiko | Hispania |
Hiriburua | Emerita Augusta |
Deuseztapen data | 409 |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°46′08″N 7°13′05″W |
Mugakideak | Betika eta Hispania Tarraconensis |
Demografia |
- Artikulu hau eskualde historikoari buruzkoa da; Lehen Mundu Gerran hondoratutako ontzia gaitzat duena beste hau da: «RMS Lusitania»
Bertan bizi ziren lusitaniar eta veton herriak. Olisipo (Lisboa) hiria izan zuen hiriburu, Augustok Emerita Augusta hiria guztiz antolatu zuen arte (Merida, Extremadura, K.a. 25). Lusitaniako konkistak neke handiak ekarri zizkien erromatarrei: Puniko (K.a. 155-154), Kaisaros (K.a. 153) eta Viriato (147-139) buruzagi lusitaniarrek aurre egin zieten erromatarrei, veton herriak lagunduta; Sertorio jeneral erromatarrak gidatu zuen lusitaniarren azken matxinada handia K.a. 72an. Lusitania inperio-herrialdea (provincia Caesaris) izan zen, gehienak ez bezala (provinciae populi romani). Bertako meatzeak (zilarra, eztainua eta beruna) oso garrantzitsuak izan ziren.
411. urtean alanoak sartu ziren Lusitanian, eta 439an sueboak. VI. mendean bisigodoen menpean geratu zen.