Serena Williams
estatubatuar tenislari ohi profesionala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Serena Jameka Williams Price (Saginaw, Michigan, 1981eko irailaren 26a - )[1] estatubatuar tenislari ohi profesionala da, Grand Slam txapelketetan ("Era Irekia"ren errekorra) 23 banakako titulu irabazi duena, eta WTA rankingean munduko laugarrena, eta munduko lehenengoa 319 astez. Venus Williamsen (1980) ahizpa nagusia da, eta bien artean zortzi domina[2] olinpiko dituzte.
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Serena Williams | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Serena Jameka Williams | ||
Jaiotza | Saginaw (Michigan), 1981eko irailaren 26a (42 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Palm Beach Gardens (Florida) Compton (Kalifornia) | ||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Richard A Williams Jr | ||
Ama | Oracene Price | ||
Ezkontidea(k) | Alexis Ohanian (en) (2017 - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | The Art Institute of Fort Lauderdale (en) : fashion design (en) Etxeko eskolatze | ||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tenislaria, autobiografialaria, aktorea, enpresaburua, idazlea eta diseinatzailea | ||
Tenis | |||
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze | ||
Bakarka i/g | 855–152 | ||
Binaka i/g | 190–34 | ||
Rankinga | 1 tennis doubles (en) , tennis singles (en) (2010eko ekainaren 7a, 2002ko uztailaren 8a) 8 tennis singles (en) (2020ko martxoaren 6a) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Entrenatzailea | Richard A Williams Jr (en) Oracene Price (en) Patrick Mouratoglou (en) | ||
Lateralitatea | eskuina | ||
Pisua | 72 kilogramo | ||
Altuera | 178 zentimetro, 175 zentimetro | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Jehovaren Lekukoak | ||
serenawilliams.com | |||
|
Historiako jokalari onenen artean sailkatzen da, bere indar fisiko eta golpe boteretsuak direla eta. 39 Grand Slam[3] titulu eskuratu ditu, horietatik 23 bakarka (gizon zein emakumeen artean munduko errekorra), 14 emakumeen bikoteko (guztiak bere ahizpia Venusekin) eta 2 bikote mistoekin (biak Max Mirnyirekin).[3]
23 WTA Tier 1 titulu eskuratu zituen eta 32 finaletan egon zen. Gainera, bost WTA Finals lortu zituen. Estatu Batuetakoa 2002, 2009, 2013, 2014 eta 2015 denboraldietan amaitu zen lehena, bigarrena 2008 eta 2016 denboraldietan eta hirugarrena 2003an eta 2012an.
Bestalde, Serenak bakarka urrezko lau domina lortu zituen Joko Olinpikoetan, Federazio Kopa bat eta hiru Hopman Kopa.[4] «Serena Williams warms up for Australian Open with trio of singles wins at Hopman Cup» Gainera, lasterketako Golden Slam-a bi modalitateetan (banakakoak eta bikoitzak) osatu duen tenislari bakarra da.