Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
---|---|---|
Unite for children | ||
Datuak | ||
Izen laburra | UNICEF | |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea | |
Jarduera sektorea | international governmental or non-governmental organizations (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Jarduera | ||
Kidetza | United Nations Sustainable Development Group (en) eta Digital Public Goods Alliance (en) | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Catherine M. Russell | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Jabea | Nazio Batuen Batzar Nagusia eta Nazio Batuen Erakundea | |
Zeren jabe | ||
Historia | ||
Sorrera | 1946ko abenduaren 11 | |
Sortzailea | ||
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1965) Children of the Earth (1993) Indira Gandhi Peace Prize (1989) Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari (2006) Wateler Peace Prize (1957) DZI zigilua | |
webgune ofiziala |
Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:
- Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
- Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
- Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
- HIESa eta haurrak.
- Haurren eskubideen zaintza politikak.
1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.
Unicefen beste zeregin nagusi batzuk dira larrialdi egoeretan jardutea bizitzak salbatzeko, sufrimendua arintzeko eta haurren eskubideak babesteko. Horretarako, hornidurak eskuratzeko kanpainak egiten ditu, garapen-programetarako zein larrialdi-egoeretan jarduteko.
UNICEFek gizabanakoen, enpresen, fundazioen eta gobernuen borondatezko ekarpenek finantzatzen dute bere osotasunean. 1965ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta 2006an Concordiako Asturiasko Printzea Saria.
2015ean, Unicefek 2.700 milioi euro eskatu zituen, Siriako gerragatik, ebolagatik, Nigeriako egoeragatik eta Ukrainako gerragatik[1]. Gatazken edo gaixotasunen ondorioz, 62 milioi haur egoera larrian zeuden Unicefen ustez[2].