Opioideen epidemia Ameriketako Estatu Batuetan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Opioideen krisia edo opioideen epidemia esaten zaio [1] Ameriketako Estatu Batuetan 21. mendean gertatzen ari denari opioide analgesikoen abusuarekin: hauen kontsumoarekin erlazionatutako droga-mendekotasuna eta hildakoen kopuruaren gorakada nabarmena ulertzeko krisi eta epidemia hitzak orokortu dira, egoeraren larriangatik.
Opioideen epidemia Ameriketako Estatu Batuetan | |
---|---|
Mota | Osasun krisialdi |
Honen parte da | Opioideen epidemia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
CDC erakundearen arabera, ia 841.000 pertsona hil ziren Estatu Batuetan drogen gaindosiengatik 1999 eta 2021eko martxoa bitartean. 2021eko uztaila eta 2022ko ekaina bitartean, beste 107.000 pertsona inguru hil ziren droga gaindosiengatik. Gehienen kasuan, errezeta bidez jasotako analgesikoak izan dira menpekotasuna eragin zutenak; hau da, merkatuko botika legalak, eta tartean osagileen errezetak egon direlarik. 2020ko hamarkada hastearekin, ekoizteko merkea eta oso indartsua den fentanilo opioide sintetikoak gero eta paper handiagoa izan du krisian, eta beste substantzia garestiago batzuk ordezkatu ditu, hala nola heroina . [2]