Analgesiko
mina arintzen duen substantzia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Analgesikoa[1] edo min-kentzailea[2] mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den sendagaien multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak "aspirina" eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bestela, nerbio-sisteman non eragiten duten arabera bi multzotan banatzen ditugu, zentralak edo periferikoak alegia.