Naomi Klein
From Wikipedia, the free encyclopedia
Naomi Klein (Montreal, Quebec, 1970eko maiatzaren 8a) Kanadako kazetari, idazle, zinegile eta aktibista da. Ezaguna da globalizazio korporatiboaz eta kapitalismoaz egindako azterketa eta kritikengatik. Ezagun egin zen nazioartean No Logo (1999) liburuarekin. Gero idatzi zituen Fences and Windows (2002), The Shock Doctrine (2007) izugarri arrakastatsua, This Changes Everything (2014), No Is Not Enough (2017) eta The Battle For Paradise (2018). Horrez gain, artikulu mordoa argitaratu ditu egunkari eta aldizkari askotan. Orobat, gidoia idatzi zuen The Take (2004) egiteko, dokumental bat Argentinako fabrika okupatuen inguruan; baita The Shock Doctrine film laburrerako.
Naomi Klein | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Montreal, 1970eko maiatzaren 8a (54 urte) | ||
Herrialdea | Kanada | ||
Familia | |||
Aita | Michael C. Klein | ||
Ama | Bonnie Sherr Klein | ||
Ezkontidea(k) | Avi Lewis | ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea London School of Economics St. George's School of Montreal (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, gidoilaria, idazlea, dokumentalgilea, soziologoa, ekonomialaria eta climate activist (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Toronto | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | 350.org (en) | ||
Mugimendua | Ekologismoa Antikapitalismoa Justizia klimatikoa | ||
Genero artistikoa | saiakera | ||
naomiklein.org | |||
|
Kleinek sari eta aitorpen ugari jaso ditu nazioartean, bere lanengatik eta baita ingurugiroaren alde egin duen ahaleginagatik ere. Sarri agertzen da pentsalari eraginkorrenen zerrendetan. [1] Zuzendaritzako kide da 350.org klimaren aldeko erakundean. [2]