Mississippi (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mississippi[1] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako ibairik luzeenetan bigarrena da eta, Missouri adarrarekin batera, munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da, eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita. XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari Mendebalde Urruna esaten ziotelarik.
Datu azkarrak Mississippi, Datu orokorrak ...
Mississippi Mississippi (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Ibai nagusi |
Luzera | 3.766 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°14′23″N 95°12′27″W |
UTC ordua | Erdialdeko Ordu Estandarra |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.981.000 km² |
Arro hidrografikoa | Mississippi River drainage basin (en) |
Ur-emaria | 12.743 m³/s |
Lakuak | Lake Itasca (en) , Lake Bemidji (en) , Cass aintzira (Minnesota), Winnibigoshish aintzira, Lake Pepin (en) , Lake Onalaska (en) eta Lake Winneshiek (en) |
Iturburua | Lake Itasca (en) (1.475 m) |
Bokalea () | Mexikoko golkoa |
Itxi