Bokale
ibaiaren amaiera / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bokalea[1] edo ibai-ahoa[2] ibai baten amaiera da, non bere urak beste ibai batera, aintzira batera edo itsasora isurtzen dituen. Ibai baten bokaleak mota hauetakoak izan daitezke:
- Artikulu hau ibaien bukaerako zatiari buruzkoa da; Lapurdiko herria gaitzat duena beste hau da: «Bokale (Lapurdi)»
Bokaleak, oro har, bioaniztasun handiko lekuak dira, ur geza eta gazia elkartzen diren tokia delako, eta ibaiak garraiatzen dituen elikagai eta jalkinak urtzen eta prezipitatzen direlako. Bokale bat, askotan, itsaspean jarraitzen du sedimentazio gune bat eratuz edo itsaspeko arroila baten bidez.