Los Millares
From Wikipedia, the free encyclopedia
Los Millares historiaurreko aztarnategia da, Andaluziako Santa Fe de Mondújar herrian dagoena, Almerían, Andarax ibaiaren ondoan. Kalkolitikokoa da, K.a 3200-2200 bitartekoa.
Datu azkarrak Datuak, Estatu burujabe ...
Los Millares | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Los Millares aztarnategiko ontzia. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Santa Fe de Mondújar |
Koordenatuak | 36°57′45″N 2°31′18″W |
Historia | |
Garaia | K. a. 3500-3100 |
Uztea | K. a. 2250-2200 |
Kultura | Kalkolitikoa |
Indusketa | |
Indusketa datak | XIX. mendearen amaiera |
Zuzendariak | Luis Siret |
Itxi
Ekialdeko biztanleak Iberiar penintsulako hegoaldera heldu zirenean sortu zela diote adituek, eta bidaiari haiek sartu zituztela kobrearen erabilera, hirietan antolaturiko gizartea eta giza itxurako idoloak gurtzeko ohitura, alegia, Los Millareseko ezaugarri nagusiak. Ikerlarien arabera, Iberiar penintsulan Historiaurrean eraikitako lehenbiziko hiria izan zen.[1]