Larrabasterrako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Larrabasterra Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Sopelako izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Geltokia 1. linearen tren batzuen geltoki-buru da.
Datu azkarrak Larrabasterra, Lineak ...
Larrabasterra | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Loiola Ander Deuna kalea, 20; 48600 | |||||||
Udalerria | Sopela, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | LAR | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 419.458 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2166 Uribe Kosta - EHU A3451 Areeta - Armintza A3531 Sopela - Mungia - Gatika | |||||||
Sopelbus | 2 (Uda) Metro Larrabasterra - Arriatera 1 (Negua) Atxabiribil - Haurreskola | |||||||
Bestelakoak | Taxi Bizimeta |
Itxi
Geltokiaren eraikina trenbideen gainean dagoen beiradun bestibulu bat da, albo bietatik irisgarria. Bestibulu horretatik bi nasetara heltzeko eskailerak zein igogailuak daude. Ezkerreko nasa Plentzia zentzuan ibiltzen diren trenek erabiltzen dute. Nasa zentralak, ordea, Larrabasterra geltoki-buru duten trenei eta Etxebarri zentzuan ibiltzen diren trenei zerbitzu ematen die.