Euskal Trenbide Sarea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) Euskal Autonomia Erkidegoaren esku dauden burdinbide-azpiegiturak eraiki, mantendu eta kudeatzen dituen erakunde publikoa da. 2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez sortu zuen Eusko Jaurlaritzak,[1] eta 2006ko abuztuaren 1.an bereganatu zituen azpiegiturak.[2]
Euskal Trenbide Sarea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Azpiegitura kudeatzailea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduera | |
Kidetza | Nazioarteko trenen batasuna |
webgune ofiziala |
ETSren azpiegiturak Eusko Trenbideak (Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Euskotren Kargo), Renfe Operadorak (Renfe Feveren Transkantauriarra Donostia-Basauri tartean) eta Metro Bilbao eragileek erabiltzen dituzte, nahiz eta aipatutako azken kasu honetan azpiegituraren jabetza Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin partekatzen den.
Metro Bilbao enpresak erabiltzen duen azpiegitura Bilboko Metrorako Ingeniaritza (IMEBISA) enpresa publikoak eraiki zuen, ETSn integratu zena azken hau sortu zenean. Era berean, ordura arte Eusko Trenbideak enpresarenak ziren azpiegiturak ETSk bereganatu zituen.
Euskal Y-ari dagokionez, ETSk Gipuzkoako adarreko tarteak eraikitzen ari ditu, Eusko Jaurlaritzak aurreratutako dirua gero kupotik kenduko zaiona.