Java (programazio-lengoaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Java programazio-lengoaia bat da. James Gosling-ek diseinatu zuen, Sun Microsystems[1] enpresan ziharduela, 1990eko hamarkadan. "Write once, run anywhere"[2] filosofiari jarraitu zion; kodea plataforma desberdinetan exekutatu ahal izatea lortu nahi zen, behin eta berriz konpilatu beharrik izan gabe. Sintaxi aldetik C eta C++ programazio-lengoaien antza du. Objektuei orientatutako lengoaia bat da.
Java (programazio-lengoaia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | James Gosling |
Sorrera-urtea | 1995 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Azken bertsioa | Java SE 21 |
Honen izena darama | Java coffee (en) |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | programazio egituratu, Objektuetara bideratutako programazioa, Programazio funtzional, Programazio inperatibo, class-based programming (en) , reflective programming (en) , generic programming (en) , concurrent object-oriented programming (en) eta component-based software engineering (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | Oak (en) |
Honen parte da | Java platform (en) |
Honen eragina jaso du | C++, C, Ada, Simula 67 (en) , Smalltalk (en) , Objective-C (en) , Object Pascal (en) , Oberon (en) , Eiffel (en) , Modula-3 (en) , Mesa (en) , Simula (en) , C Sharp, UCSD Pascal (en) , boxing (en) , variadic function (en) , Java annotation (en) , Niklaus Wirth, Patrick Naughton (en) eta foreach loop (en) |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | James Gosling eta Sun Microsystems |
Garatzailea | Sun Microsystems eta Oracle Corporation |
Maskota | Duke (en) |
oracle.com… | |
Aplikazio eta webgune askok ez dute funtzionatzen Java instalatuta eduki ezean. Java azkarra, segurua eta fidagarria da eta nonahi dago: konputagailu eramangarrietan, datu-zentroetan, jokoetarako kontsoletan, superkonputagailuetan, telefono mugikorretan, Interneten, etab. 2012az geroztik, programazio-lengoaia erabilienen artean dago, batez ere web bezero eta zerbitzarien aplikazioetarako[3][4].
Hasierako Java-konpiladoreak, makina birtualak eta liburutegiak Sun Microsystems enpresak garatu zituen software jabedun moduan. Gerora, ordea, Java teknologia gehienen lizentzia-motak aldatu eta GNU Lizentzia Publiko Orokor moduan jarri ziren. Badira teknologia horien ordezko diren beste inplementazio batzuk ere, Javarako GNU konpiladorea edo GNU Classpath, adibidez.[5]
Javak eta JavaScriptek ez dute haien artean zerikusi zuzenekorik, nahiz eta biek C-ren antzeko sintaxia erabili.[6]