Programazio-lengoaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.
- Artikulu hau informatikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Programa (argipena)».
Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:
- Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak (adib.: datu bat irakurri, datu bat inprimatu, kalkulatu eragiketa bat...)
- Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak (adib.: zenbakia osoa, zenbaki erreala, karakterea...)
Programa bateko aginduak idazteko orduan, lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira. Arau sintaktikoak BNF gramatika batekin edo sintaxi-diagramen bidez definitzen dira gehienetan.[1][2]