Henoken liburua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henoken liburua[1] (ge'ez: መጽሐፈ ሄኖክ, maṣḥafa hēnok) antzinako hebreerazko erlijio-testu apokaliptikoa da, tradizioaren arabera Henokek, Noeren birraitonak, idatzi zuena.[2] Henoken liburuak demonioen eta erraldoien (nefilim) jatorria, zerutik aingeru batzuk zergatik erori ziren, Uholde Handiaren zergatia eta Mesiasen mila urteko erregealdia azaltzen ditu.
Henoken liburua | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | መጽሐፈ ሄኖክ |
Honen izena darama | Enoch (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ge'eza |
Fikzioa | |
ikusi
|
Eliza Ortodoxo Koptoaren[3] eta Eliza Katoliko Koptoaren Etiopiako eta Eritreako patriarkatuen Bibliaren kanonaren parte da, baina gainerako Eliza kristauek ez dute kanonikotzat hartzen, Septuagintako kodize batzuetan (Vatikanoko Kodexen eta Chester Beattyren papiroetan) aurkitu arren. Beta Israeldarrek (etiopiar juduak) Tanakhen sartzen dute, testua baztertzen duten gaur egungo beste juduek ez bezala.