Eliza Katoliko Koptoa
Alexandriar erritua jarraitzen duen ekialdeko eliza katolikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eliza Katoliko Koptoa (koptoeraz: Ϯⲉⲕ̀ⲕⲗⲏⲥⲓⲁ ⲛ̀ⲣⲉⲙ̀ⲛⲭⲏⲙⲓ ⲛ̀ⲕⲁⲑⲟⲗⲓⲕⲏ; latinez: Ecclesia Catholica Coptorum; arabieraz: الكنيسة القبطية الكاثوليكية) Eliza Katolikoarekin bat egin duen hogeita lau eliza sui iurisetako bat da. Alexandriar erritua jarraitzen duen ekialdeko Eliza katolikoa da, koptoera eliz-hizkuntza eta arabiera hizkuntza laguntzaile gisa erabiltzen dituena. Alexandriako patriarkak zuzendua, bere eremua Egipton dago baina diaspora koptoan jarraitzaileak ere baditu.
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Eliza Katoliko Koptoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Catholic particular church sui iuris (en) eta Ekialdeko Eliza katolikoak | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 187.320 (2017) | |
Honen parte | Erromatar Eliza Katolikoa, Christianity of Copts (en) eta Ekialdeko Kristautasuna | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1947 | |
webgune ofiziala |
Itxi
Historikoki, kopto katolikoak XVII. eta XVIII. mendeetan frantziskotarrek eta beste ordena erlijioso batzuek Egipto Garaian kopto ortodoxoen artean aurrera eraman zuten misiolari ekintzatik sortu ziren.