Francisco Javier Castaños
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Javier Castaños Aragorri Urioste Olabide (Madril, Espainia, 1758ko apirilaren 22a – 1852ko irailaren 24a) Espainiako Armadako jenerala eta politikaria izan zen.[1] Frantziako Iraultzako Gerretan eta Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu zuen.
Francisco Javier Castaños | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1834ko uztailaren 17a - 1852ko irailaren 24a
1833ko uztailaren 12a - 1852ko irailaren 24a ← baliorik ez - Luis Carondelet Castaños (en) →
1832 - 1834 ← José María Puig de Samper (en) - Francisco Fernández del Pino (en) →
1815eko azaroa - 1820ko maiatzaren 4a ← Andrés Pérez de Herrasti (en) - Pedro Villacampa y Periel (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Castaños Aragorri Urioste y Olavide | ||||||||
Jaiotza | Madril, 1758ko apirilaren 22a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Madril, 1852ko irailaren 24a (94 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Gizon Ospetsuen Panteoia Iglesia de la Encarnación, Bailén (Jaén) (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Juan Felipe Castaños y Urioste | ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Royal Seminary of Nobles of Madrid (en) Acadèmia Militar de Barcelona (en) | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ofizierra, militarra eta politikaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada | ||||||||
Gradua | kapitain sergeant major (en) teniente koronel koronel brigadier landa-mariskal teniente jeneral Kapitain nagusi | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Napoleondar Gerrak |
Bailengo guduan lortutako garaipenarengatik ezaguna, antza denez bera da Manuel Godoyren atzetik ohore, omenaldi, kondekorazio eta titulu gehien jasotako espainiar militarra.[2] Beste historialari batzuen aburuz, berriz, Castaños hura baino ohore gehiago jasotakoa da.[3]
Hego Euskal Herrian ere jaso zituen titulu eta ohore ugari, horko botere erakundeak kontrolatzen zituen oligarkiaren laguntzarekin, horietako baten bat nahiko anekdotikoa izango bazen ere: Portugaleteko ohorezko alkate 1804an eta 1833an, Bizkaiko ohorezko diputatu nagusi 1812an, eta azkenik, Portugaleteko markes 1851n (nahiz eta azken titulu hori Elisabet II.a erreginak eman eta Castañosek bere iloba txikiari utzi).[4]
96 urteko bere bizialdi luzean, gertakari ugari eta garrantzi handikoak ezagutu zituen, baita anitzetan horietan zuzenean parte hartu ere: XVIII. mendearen amaierako Antzinako Erregimeneko Espainia eta Euskal Herria eta erregimen haren krisia, Frantziako Iraultzak eragindako Konbentzio Gerra, Iberiar Penintsulako Gerra, 1812ko Konstituzioa, Fernando VII.aren berrezarpena, Hirurteko Liberala, Hamarkada Gaitzesgarria, Lehen Karlistaldia eta liberal progresista eta moderatuen arteko gatazkak.