Manuel Godoy
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Godoy y Álvarez de Faria Sánchez Ríos Zarzosa, Alcúdia eta Suecako duke eta Bakearen Printzea, (Badajoz, Espainia, 1767ko maiatzaren 12a - Paris, Frantzia, 1851ko urriaren 4a) noble eta politikaria izan zen.
Manuel Godoy | |||
---|---|---|---|
1792ko azaroaren 15a - 1798ko martxoaren 28a ← Pedro Pablo Abarca de Bolea - Francisco Saavedra de Sangronis (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Godoy y Álvarez de Faria | ||
Jaiotza | Badajoz, 1767ko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Paris, 1851ko urriaren 4a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | María Teresa de Borbón, 15th Countess of Chinchón (en) (1797ko urriaren 2a - Josefa de Tudó, 1st Countess of Castillo Fiel (en) (1829 - | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | generalissimo (en) | ||
Karlos IV.a Espainiakoaren begikoa izan zen 1792 eta 1797 artean eta, berriro, 1801 eta 1808 artean, Bulego Unibertsalaren Idazkaria izanik. Frantziako iraultzan zehar Luis XVI.a hil zutenean, babes neurriak ezarri zituen Espainian, Frantzian gertatzen ari zen altxamenduaren modukorik gerta ez zedin.
Karlos IV.aren eta Maria Luisa haren emaztearen erreinaldian, kargurik gorenak izan zituen: 1792rako Bulegoko lehen idazkari, gutxi gorabehera lehen ministro zen, Arandaren ordez. 1808ra arte zuzendu zuen Espainiako gobernua (1798-1800 urteen arteko tartean izan ezik). Bere aginpidean, Espainiako agintari nagusia Godoy bera zela esan ohi zen, eta Maria Luisa erreginaren maitale ere ba omen zen.
Frantses ereduari lotzen zitzaion estatu unitarioaren defendatzailea izanik, gogor ekin zuen Euskal Herriko foruen kontra, gobernutik haien zilegitasuna auzitan jartzen zuten azterlanak bultzatuz; tentsio handiak sortu ziren Euskal Herriko erakundeekin. Bere zentralizazio asmoek Zamakolada matxinada harrotu zuten Bilbon eta inguruan (1804).