Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando VII.a[1] (San Lorenzo de El Escorial, Madril, 1784ko urriaren 14a - Madril, 1833ko irailaren 29a), izengoitiz Desiratua (gaztelaniaz: el Deseado) eta Errege desleiala (gaztelaniaz: el Rey Felón) deitua, bi alditan izan zen Espainiako erregea: 1808an eta 1813-1833 bitartean. Borboiko leinukoa da.
Fernando VII.a Borboikoa (Espainia) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1814ko maiatzaren 4a - 1833ko irailaren 29a
1814ko maiatzaren 4a - 1833ko irailaren 29a ← Josef Bonaparte - Elisabet II.a Espainiakoa →
1808ko martxoaren 19a - 1808ko maiatzaren 6a
1808ko martxoaren 19a - 1808ko maiatzaren 6a ← Karlos IV.a Espainiakoa - Josef Bonaparte →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | San Lorenzo de El Escorial monasterioa, 1784ko urriaren 14a | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | Madril, 1833ko irailaren 29a (48 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta San Lorenzo de El Escorial monasterioa | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Karlos IV.a Espainiakoa | ||||||||||
Ama | Maria Luisa Parmakoa | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Princess Maria Antonia of Naples and Sicily (en) (1802ko urria - ezezaguna) Maria Elisabet Portugalgoa (1816ko iraila - ezezaguna) Maria Josefa Saxoniakoa (1819ko urriaren 20a - Maria Kristina Borboikoa (1829ko abendua - ezezaguna) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Familia | |||||||||||
Leinua | Espainiako Borboi etxea | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Irakaslea(k) | Felipe Scío de San Miguel (en) Francisco Javier Cabrera Velasco (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Gradua | Kapitain nagusi | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
Karlos IV.a Espainiakoa eta Maria Luisa Parmakoaren semeak Aranjuezko altxamenduan, gurasoei hari uko eginarazi ondoren, jaso zuen koroa, baina berak ere abdikatu behar izan zuen Baionan eta Independentzia Gerra garaian preso izan zen han, Valençayko itunak askatasuna eman zion arte. Desiratua deitu zioten, baina Jose Bonaparte bidali eta Espainiako tronuaren buru bera jarri zenean, era absolutistan gobernatu zuen eta ez zen herritarren gustuko izan. 1814 eta 1820 artean, Cádizko Konstituzioa ezerezean utzi zuen eta liberalak jazarri.
1820an, Riegoren pronuntziamenduak Hirurteko Liberala hasi zuen: Cádizko Konstituzioa berrezarri eta desamortizazio bati ekin zioten, baina 1823an San Luisen Ehun Mila Semeak armadak amaitu zuen.
Hamarkada Doilorra deitu zitzaion erregealdiaren azken aldiari. Liberalak gogor jazarri zituen eta absolutisten gustuko ere ez zen izan, horiek anaia Karlos Maria Isidro Borboikoaren inguruan bildu baitziren. Bestalde, ondorengotzaren auzia ere bazen, ez baitzuen semerik izan, alaba baizik, Elisabet II.a Espainiakoa izan zena: Haren osaba Karlosek ez zuen sekula onetsi eta Lehen Karlistaldia hasi zen, erregea hil bezain pronto.
Jesús Mosterín filosofoak honela laburbildu du hark utzitako ondarea:[2]
« | Fernando VII, enemigo de la inteligencia, restaurador de la censura y la Inquisición, creador de las escuelas taurinas y gran promotor de las corridas de toros.
(Fernando VII.a, adimenaren etsai, zentsuraren eta Inkisizioaren berrezarle, zezenketa eskolen sortzaile, eta zezenketa ekitaldien sustatzaile handi). |
» |