Eudocimus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eudocimus da ibis hegaztien genero bat, Ameriketako bi ibis espezieak hartzen dituena bere baitan (munduan diren 26 ibis espezien artean).
Datu azkarrak Eudocimus, Sailkapen zientifikoa ...
Eudocimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Threskiornithidae |
Subfamilia | Threskiornithinae |
Generoa | Eudocimus Wagler, 1832
|
Azpibanaketa | |
E. albus E. ruber | |
Banaketa mapa | |
Itxi
Hegazti hauek aurkitzen dira padura eta hezeguneetan, askotan kostaldetik gertu. Eraiki ohi dituzten habiak makilekin egiten dituzte, zuhaitz edo zuhaixktetatik hartuta. Errunaldiak bi eta bost arrautza artekoak egiten dituzte. Eudocimus generoko ibis hauek monogamo eta kolonialak dira.
Eudocimus ibisen dieta osatzen dute arrain, igel, krustazeo eta intsektuek.