Threskiornithidae
Zikoniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertainekoak dira, eta moko luze eta kurbatu edo zapala dute. Leku zingiratsuetan bizi dira, eta bere barnean ibisa eta mokozabala biltzen dituen Threskiornithidae familia osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Threskiornithidae Pelecaniformes ordenako familia bat da. 32 espeziek osatzen dute, bi azpifamilitan banaturik: ibisena eta mokozabalena hain zuzen ere.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpifamiliak ...
Threskiornithidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Threskiornithidae Richmond, 1917
|
Azpifamiliak | |
Itxi
48-107 cm luze izaten dira. Buruaren parte bat behintzat lumarik gabea dute; zangoak luzeak dituzte; mokoa mehea eta okerra edo espatula itxurakoa dute; hanketako atzeko atzaparra besteak baino goraxeago kokatua dute; erdikoaren erpea berriz zerra egiturakoa dute. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikan, Australian, Ipar Ameriketako eki-hegoaldean eta Hego Amerika guztian bizi dira. Treskiornitido motarik ezagunenak ibisa eta espatula dira.