Eskandinaviako Alpeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskandinaviako Alpeak edo Eskandinaviako mendiak[1] (suedieraz: Skanderna, Fjällen edo Kölen; norvegieraz Kjølen, azken biak euskaraz "gila" esan nahi dutenak), Eskandinavia penintsula zeharkatzen duen mendikatea da. Mendikatearen mendebaldeko aldeak, Ipar Itsasoan itota, munduan famatuak diren Norvegiako fjordak sortzen ditu.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Eskandinaviako Alpeak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Galdhøpiggen |
Garaiera | 2.469 m |
Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema |
Luzera | 1.700 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 65°N 14°E |
Geologia | |
Garaia | Paleogeno |
Itxi
Geologikoki Eskandinaviako Alpeek Eskoziako mendiekin, Irlandako mendiekin eta, Ozeano Atlantikoa zeharkatuta, Ipar Amerikako Appalacheekin lotura dute. Geologoen arabera, Pangea antzinako superkontinentea hautsi baino lehen denak Kaledoniako mendien zatiak ziren, historiako mendikaterik handiena.