Eskandinavia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskandinavia[1] (danieraz eta suedieraz Skandinavien; norvegieraz Skandinavia) Europako iparraldean dagoen hizkuntza eta kultura arloko eskualdea da, Norvegia, Suedia eta Danimarka herrialdeek osatua. Batzuetan, definizio zabalago bat hartuta, Finlandia eta Faroeak ere Eskandinaviako kidetzat hartzen dira.
- Artikulu hau kultura eta hizkuntza arloko eskualdeari buruzkoa da; penintsula gaitzat duena beste hau da: «Eskandinaviar penintsula»
Era berean, Eskandinaviatik at daude baina harekin harreman estua dute beste lurralde hauek ere bai: Islandia, Groenlandia (Danimarka) eta Åland (Finlandia).