Eboluzioari buruz baztertutako teoriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aro klasikotik biologia ikertzen duten ikerlariek hautespen natural bidezko eboluzioarekiko alternatibak proposatu dituzte, eboluzio mekanismo ez darwindar bezala ere deskribatuak, eboluzio zeinuak eta izaki bizidun talde ezberdinen harremana azaltzeko. Asko dira, beraz, eboluzioari buruz baztertutako teoriak.
Aipatutako alternatibek ez dute ukatzen denboran zeharreko aldaketa ebolutiboak biziaren aniztasunaren sorburu direnik, eta ez dute ukatzen gaur egun organismo bizidunek iragan urruneko arbaso komun bat partekatzen dutenik (edo hainbat arbaso, zenbait proposamenetan); aitzitik, denboran zehar eboluzio-aldaketarako mekanismo alternatiboak proposatzen dituzte, aldaketa ebolutiboaren bultzatzaile garrantzitsuen bezala hartua den hautespen naturalak eragiten dituen mutazioen aurka argudiatuz. (Kasu gehienetan, ez dute ukatzen mutaziorik edo hautespen naturalik gertatzen denik, edo eboluzio-aldaketan papera betetzen dutenik; aldiz, ukatu egiten dute kausa nagusi nahikoak direnik mundu naturalean ikusten den eboluzio-aldaketaren ebidentziarako).
Horrek edonolako eskala handiko eboluziorik gertatu den ukatzen duten beste argudio-mota batzuetatik bereizten ditu, kreazionismo-mota batzuetan bezala, ez baitute proposatzen eboluzio-aldaketarako mekanismo alternatiborik, baizik eta era batean ukatzen dute eboluzio-aldaketarik gertatu denik. Kreazionismo forma guztiek ez dute ukatzen aldaketa ebolutibo bat gertatzen denik, bereziki, eboluzio teistaren defendatzaileek, Asa Gray biologoak bezala, aldaketa ebolutiboa gertatzen dela eta Lurreko biziaren historiaren erantzule dela baieztatzen dute, prozesu hau, zentzu esanguratsu batean, jainko baten edo batzuen eraginaren baldintzarekin.
Aldaketa ebolutiboaren egitatea onartzen, baina Charles Darwinek proposatutako mekanismoa, hautespen naturala, ukatzen zenetan, eboluzioaren azalpenak agertzen ziren, hala nola lamarckismoa, katastrofismoa, ortogenesia, bitalismoa, estrukturalismoa eta mutazionismoa (1900. urtearen aurretik saltazionismo deitua). Hainbat faktorek bultzatu zituzten pertsonak eboluzio-mekanismo ez-darwiniarrak proposatzera. Hautespen naturalak, heriotzari eta lehiari garrantzia ematen zionez zenbait naturalista aldendu zituen moralgabea sentitzen zutelako, teleologiarentzat leku gutxi utziz. Eboluzioa onartu zuten baina hautespen naturala gustatzen ez zitzaien batzuek, eragozpen erlijiosoak planteatu zituzten. Beste batzuek, eboluzioa, berez, prozesu progresibo bat zela sentitu zuten, hautespen naturala, berez, azaltzeko nahikoa ez zena. Beste batzuek sentitu zuten naturak, bizitzaren garapena barne, hautespen naturalak azaldu ezin zituen eredu ordenatuak zituela.
XX. mendearen hasieran, biologoek orokorrean eboluzioa onartzen zuten, baina hautespen naturala eklipse egoeran zegoen.[2] Teoria alternatibo asko proposatu ziren, baina biologoek berehala baztertu zituzten ortogenesia, bitalismoa eta lamarckismoa bezalako teoriak, eboluziorako inolako mekanismorik eskaintzen ez baitzuten. Mutazionismoak mekanismo bat proposatu zuen, baina orokorrean ez zen onartua izan. Sintesi modernoak, belaunaldi bat beranduago, darwindar eboluzioaren alternatiba guztiak ezabatu zituela adierazi zuen, hauentzako mekanismo molekularrak aurkituz joan diren heinean teoria hauetako batzuk berpiztu diren arren.