COVID-19
From Wikipedia, the free encyclopedia
COVID-19 (ingelesezko coronavirus disease 2019 terminoaren akronimoa) SARS-CoV-2 koronabirusak eragiten duen gaixotasun infekziosoa da. Birusaren inkubazio aldiak (gaixoa kutsatuta dago, baina ez du sintomarik azaleratzen) bi eta hamalau egun artean irauten du, eta aldi horretan ere gaixotasuna kutsagarria da. Sintoma adierazgarrienak sukarra, eztula eta arnasteko zailtasunak dira[1] eta hilgarria izan daiteke.[2] Pneumonia, arnas zailtasun akutuaren sindromea, sepsisa eta shock septikoa eragin ditzake. Ez dago tratamendu espezifikorik: neurri terapeutiko nagusiak sintomak arintzea eta biziarteko funtzioak mantentzea dira.
COVID-19 pandemia
• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19 •
|
- Artikulu hau gaixotasunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koronabirus (argipena)».
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
COVID-19 | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | pneumonia atipikoa, infekzio koronabirikoa, pneumonia birikoa, Zoonosia, Virus diseases of plants (en) , pneumonia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia, pneumologia, Birologia, epidemiologia larrialdietako medikuntza |
Arrazoia(k) | SARS-CoV-2 |
Sintoma(k) | Eztula, sukarra, arnas gutxiegitasuna, buruko mina, mialgia, betealdia, hemoptisia, beherakoa, Arnasestua, lymphopenia (en) , anemia, anosmia, ageusia (en) , Hipoxia, hotzikara, Muki-pilaketa, anorexia, goragalea, konjuntibitisa, tripako mina, pneumonia birikoa, Garun-lesioa, deliriuma, Psikosia, entzefalitisa, enantema, Burn-out sindromea Zutitzearen disfuntzioa |
Sortzen du | COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia, arnas distresaren sindrome akutua, pneumonia birikoa, Tronbosia, Shock toxikoaren sindromea, pediatric multisystem inflammatory syndrome (en) , zitokina-ekaitza, Gatzapena, COVID-19 mortality (en) COVID iraunkorra |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, droplet infection (en) , ukitzeen bidezko kutsapen, kutsapen zuzen, fomite transmission (en) eye infection (en) |
Azterketa medikoa | reverse transcription polymerase chain reaction (en) , ELISA, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Polimerasaren kate-erreakzioa COVID-19 rapid antigen test (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | nirmatrelvir/ritonavir (en) , Remdesivir, molnupiravir (en) , favipiravir (en) , ruxolitinib (en) , Koltxizina, fluvoxamine (en) , casirivimab/imdevimab (en) , Gammaglobulina, abatacept (en) , cenicriviroc (en) , tofacitinib (en) , Lenzilumab (en) , sargramostim (en) , mavrilimumab (en) , otilimab (en) , tradipitant (en) , aprepitant (en) , remestemcel-L (en) , ibudilast (en) , apremilast (en) , ifenprodil (en) , eculizumab (en) , ravulizumab (en) , selinexor (en) , prazosin (en) , losmapimod (en) , leronlimab (en) , nangibotide (en) , piclidenoson (en) , fenretinide (en) , ebselen (en) , fostamatinib (en) , vadadustat (en) , lanadelumab (en) , zilucoplan (en) , apabetalone (en) , Bucillamine (en) , enisamium iodide (en) eta deuremidevir (en) |
Identifikatzaileak | |
OMIM | 301051 |
DiseasesDB | 60833 |
MedlinePlus | 007768 |
eMedicine | 007768 |
MeSH | D000086382 |
Disease Ontology ID | DOID:0080600 |
Kutsatzeko modurik ohikoena pertsonen artekoa da, normalean airekoa, doministiku egitean, eztul egitean edo arnasa botatzean igortzen diren tanta txikien bidez. Fomiteen bidez ere birus patogenoak har daitezke. Sintomak birusarekiko esposizioa gertatu eta bi eta hamalau egun artean agertzen dira. Transmisioa eskuaz garbituz, maskarak erabiliz eta gaixotasunaren diagnostiko goiztiarraz prebeni daiteke .
COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldiak mundu osoko pandemia sortu zuen, eta Euskal Herrian ere eragina izan zuen,