Txikipedia:Koronabirus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Koronabirusa birus mota bat da. 1960ko hamarkadan aurkitu zen lehenengo aldiz. Animaliei eragiten die, baina baita pertsonei ere. Birus hauek arnas-aparatuko gaixotasun batzuk sortzen dituzte, baita digestio-aparatukoak ere, gastroenteritisa adibidez. Gaixotasun horietako batzuek heriotza eragin dezakete, pertsonaren arabera, batez ere aurretik beste gaixotasunen bat izanez gero.