Batasun Monarkiko Nazionala
Espainiako alderdi politikoa (1930-1934) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Batasun Monarkiko Nazionala (gaztelaniaz: Unión Monárquica Nacional, UMN) Espainiako alderdi monarkikoa izan zen.
Batasun Monarkiko Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Unión Monárquica Nacional |
Izen laburra | UMN |
Mota | Espainiako alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Erregezaletasuna, Autoritarismoa eta kontserbatismoa |
Agintea | |
Lehendakaria | Rafael Benjumea y Burín (en) |
Historia | |
Sorrera | 1930eko apirila |
Ordezkatzen du | Batasun Aberkoia |
Desagerpena | 1934 |
1930eko apirilean Batasun Aberkoiaren ondorengo gisa sortua, Primo de Riveraren diktadurako ministro ohiak eta diktadorearen semea izan zituen buru.[1][2] Alderdiak, oinarri neokontserbadorea izanik, eskuin erradikalaren ordezkari talde aktibo bat zuen[3] eta monarkia autoritario bat ezartzearen alde egin zuen.[4]
Bere kide nagusiak José Calvo Sotelo, Ramiro de Maeztu, José de Yanguas Messía, Eduardo Callejo de la Cuesta, Galo Ponte y Escartín, Quintanarreko markesa, Manuel Delgado Barreto (La Nación egunkariko zuzendaria), José Gabilán eta Guadalhorceko kondea izan ziren. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, bere kide gehienak atxilotu eta kartzelatu zituzten. José Calvo Sotelo edo Guadalhorceko kondea erbesteratu ziren.
1934ko amnistiaren ondorioz, kide gehienak politikagintzari itzuli ziren, gehienetan Espainiar Berrikuntza alderdian.