Audrey Hepburn
From Wikipedia, the free encyclopedia
[1][2][3]Audrey Hepburn, jaiotzez Audrey Kathleen Ruston, (Brusela, 1929ko maiatzaren 4a - Tolochenaz, Suiza, 1993[4]ko urtarrilaren 20a[5]) Belgikan jaiotako eta Ingalaterran hezitako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.
Audrey Hepburn | |||
---|---|---|---|
1988 - 1993 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Audrey Kathleen Ruston | ||
Jaiotza | Rue Keyenveld - Keienveldstraat (en) eta Brusela, 1929ko maiatzaren 4a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Tolochenaz, 1993ko urtarrilaren 20a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cemetery of Tolochenaz (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Joseph Victor Anthony Hepburn-Ruston | ||
Ama | Ella van Heemstra | ||
Ezkontidea(k) | Mel Ferrer (1954ko irailaren 24a - 1968) Andrea Dotti (1969ko urtarrilaren 18a - 1982) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa nederlandera frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Constance Collier (en) Sonia Gaskell (en) Marie Rambert Felix Aylmer (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerki aktorea, modeloa, zinema aktorea, filantropoa, dantzaria, ballet dantzaria, aktorea eta gizaldeko ekintzailea | ||
Lantokia(k) | Erresuma Batua | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Edda van Heemstra | ||
| |||
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Londresera joan zen, ballet ikastera. 1951n, filmetan agertzen hasi zen, etxera dirua eraman nahian. Dantzari profesionala izateko altuegia zenez, balletak Broadwayko Gigi antzezlanean lehen papera lortzeko balio zion. Sei hilabeteren buruan izar bihurtu zen. Horrek Gregory Peckekin batera Roman Holiday filmean protagonista izatea ahalbidetu zion. Hurrengo urteetan Hollywoodeko izarra bilakaturik, 50 eta 60ko hamarkadetako moda eta estilo ikurra ere bihurtu zen. 1967tik aurrera, haren agerraldiak urritu ziren, nahiz eta, noizbehinka, film arrakastatsu batean parte hartu, 1976ko Robin and Marian esaterako.[6][7]