Arroila Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arroila Handia[1] Colorado ibaiak zulatutako arroila da, albo biak oso malkarrak dituena, Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuan kokatua. Arroila Handiaren zatirik handiena, Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo parke nazionaletakoa den Arroila Handiaren Parke Nazionalaren barruan dago. Theodore Roosevelt presidentea izan zen Arroila Handiaren eremua babestearen aldeztaile nagusietako bat, eta askotan bisitatu zuen, ehizan aritzeko eta paisaia gozatzeko.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Arroila Handia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | arroila |
Luzera | 277 mi |
Sakonera | 1.300 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°05′51″N 112°05′43″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Arizona |
Babestutako-eremua | Arroila Handiaren Parke Nazionala |
Ur-gorputza | Colorado ibaia |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Colorado River drainage basin (en) |
Itxi
Arroila Handia 446 km luze eta 6,4 ‑ 29 km zabal da, eta 1,83 km baino sakonago izatera iristen da tokiren batean.[2]