Theodore Roosevelt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Theodore Roosevelt, (New York, 1858ko urriaren 27a - Oyster Bay, New York, 1919ko urtarrilaren 6a), Estatu Batuetako 26. presidentea. Politikari populista eta ekintzazalea, batzuek inperialismo estatubatuarraren aitatzat jotzen dute. 1904an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Theodore Roosevelt | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||||||||||
1901eko irailaren 14a - 1909ko martxoaren 4a ← William McKinley - William Howard Taft →
1901eko martxoaren 4a - 1901eko irailaren 14a ← Garret Hobart - Charles W. Fairbanks →
1899ko urtarrilaren 1a - 1900eko abenduaren 31 ← Frank Swett Black (en) - Benjamin Barker Odell, Jr. (en) →
1897ko apirilaren 19a - 1898ko maiatzaren 10a ← William McAdoo (en) - Charles Herbert Allen (en) →
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Theodore Roosevelt Jr. | ||||||||||||
Jaiotza | Manhattan, New York eta New York, 1858ko urriaren 27a | ||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||
Bizilekua | New York Oyster Bay (New York) Washington Sagamore Hill (en) | ||||||||||||
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa | ||||||||||||
Heriotza | Sagamore Hill (en) , 1919ko urtarrilaren 6a (60 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Youngs Memorial Cemetery (en) | ||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Theodore Roosevelt Sr. | ||||||||||||
Ama | Martha Bulloch Roosevelt | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Alice Hathaway Lee Roosevelt (en) (1880ko urriaren 27a - 1884ko otsailaren 14a) Edith Kermit Carow Roosevelt (1886ko abenduaren 2a - 1919ko urtarrilaren 6a) | ||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||
Leinua | Roosevelt family (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Harvard College (en) Columbia Law School (en) Columbia Unibertsitatea Friends Seminary (en) | ||||||||||||
Hezkuntza-maila | Artean graduatua | ||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa alemana italiera | ||||||||||||
Irakaslea(k) | Yoshitsugu Yamashita (en) | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | esploratzailea, historialaria, saiakeragilea, idazlea, politikaria, autobiografialaria, abeltzaina, naturalista, estatu-politikaria, kontserbatzailea, ornitologoa eta eguneroko-idazlea | ||||||||||||
Altuera | 179 zentimetro | ||||||||||||
Lantokia(k) | New York eta Washington | ||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia American Historical Association (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa Phi Beta Kappa Elkartea Veterans of Foreign Wars (en) Camp Fire Club (en) | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada | ||||||||||||
Gradua | koronel | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainia-Estatu Batuak Gerra | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Eliza Erreformatuak anglikanismoa Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa Progressive Party (en) | ||||||||||||
Franklin Delano Roosevelten lehengusua zen. Ipar Amerikan XVII. mendean egokitu zen familia holandar batean sortua,Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin (1897) eta Espainiaren aurkako gerra prestatu zuen Kuban (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen 1900etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta 1904ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.
Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen. Panamaren eta Kolonbiaren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanak Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran, Hagako Nazioarteko Epaitegiaren bermea 1906, Algecirasko Konferentzia...
Hagako Nazioarteko Epaitegia bultzatzeagatik, Bakearen Nobel saria eman zioten. William Tafti lagundu zion 1908ko hauteskundeetan, baina arian-arian elkarrengandik urrundu ziren. 1912an errepublikarrek Taft moderatua nahiago izan zuten Theodore Roosevelt baino, eta haren ingurura bildu ziren alderdiko progresistak. Zatiketa hartaz baliatu zen Wilson demokrata hauteskundeak irabazteko. Lehen Mundu Gerran, Roosvelt-ek biziki kritikatu zuen Wilson lehendakariak 1914-1917 bitartean neutraltasunaren alde bideratu zuen politika.