Arnasgailu
Birika-aireztapen artifiziala ahalbidetzen duen tresna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arnasgailua arnasketa artifizialerako makina da, osasungintzako zainketa intentsiboetako unitateetan eta anestesiatzean erabiltzen dena.
Arnasgailuak bolumetrikoak edo manometrikoak izan daitezke: bolumetrikoetan, arnasgailuak hornitzen duen gasaren bolumenaren bidez kontrolatzen da biriken aireztapena, eta manometrikoetan, gasaren presioaren bidez[1].
Arnas aparatuko gaixotasunetan eta bereziki Covid-19 gaitzean funtsezko tresna medikoak dira tratamenduetan[2].