Arabazozo pikart
Orban zuridun lumaje beltza duen arabazozoa Sturnus vulgaris. Ia Europa osoan ugaltzen da eta neguan oso talde handitan biltzen da lotarako. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.[1] Batez ere Europako erdialde eta iparraldean umatzen da. Euskal Herria haren banaketa eremuaren muga da. Populazioa neguan ugaritu egiten da, Europako iparralderagoko lurraldeetatik datozen hegaztiekin. Oro har, Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa da barnealdean baino; aldiz, Araban eta Nafarroa Garaian arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor).[2]
Arabazozo pikart | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Sturnidae |
Generoa | Sturnus |
Espeziea | Sturnus vulgaris |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Artropodoa, nektarra, fruitua, alea, Hazia, Lacertidaea, anfibioa, Ornogabea, Barraskiloa, Zizarea, inurria, Vespa, Apisa, Symphyta, kakalardoa, eulia, Trichoptera, Chrysopa intima, Dermaptera, Matxinsaltoa, Calopteryxa, Odonata, Ephemeroptera, Tineola bisselliella, Tipulidaea eta Armiarma |
Zabalera | 0,38 m |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Orban argiz apaindutako lumaje beltz distiratsua eta moko horia izaten ditu ugal-sasoian. Hortik kanpo beltzagoa da, mokoa ere bai. Ornodun txikiak eta fruituak jaten ditu, eta habia zuhaitzetako zuloetan egiten du. Lehen neguan baizik ez zen azaltzen Euskal Herrian; baina, egun, oso zabalduta dago.[3] Talde oso handietan ibiltzen dira, baita hirietako zuhaitzetan ere: oso erraz antzematen zaio, sortzen duten zalapartarengatik (txalo eginez gero, denak batera berehala isiltzen dira, baina segundo batez), zuhaitzen azpian sortzen den zirin-alfonbrarengatik, edo denak elkarrekin hegan egiten osatzen dituzten hodei itxurako taldeengatik.