Inurri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inurria[1] Formicidae familiako intsektu eusozialak dira eta, liztor eta erleekin batera, Hymenoptera ordenakoak dira. Kretazeoan, inurriak Vespoideatik abiatuta eboluzionatu ziren. Guztira, 13.800 baino gehiago sailkatu dira, eta kalkulatzen da 22.000 inguru direla. Erraz identifikatzen dira beren antena genikulatuengatik (ukondo itxurakoak) eta gerri mehea eratzen duen korapilo formako egitura bereizgarriarengatik.
Inurri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hymenoptera |
Superfamilia | Formicoidea |
Familia | Formicidae Latreille, 1809
|
Azpifamiliak | |
|
Inurriek tamainaz aldatzen diren koloniak eratzen dituzte: haitzulo txiki naturaletan bizi diren harrapari gutxi batzuetatik lurralde handiak har ditzaketen eta milioika ale bizi daitezkeen kolonia oso antolatuetara. Kolonia handienek eme antzuen eta hegalik gabeen kasta batzuk dituzte, gehienak langileak (ergateak), soldaduak (dinergateak) eta beste talde espezializatu batzuk. Ia inurri kolonia guztiek ernaltzeko gai diren ar batzuk eta "erreginak" (ginak) izeneko eme emankor bat edo gehiago. Koloniak superorganismo gisa deskribatzen dira, inurriek erakunde bateratu gisa funtzionatzen dutela baitirudi, kolonia mantentzeko elkarlanean.